Niri Buruz
Teresa naiz eta batzuek Ata esaten didate; horrela deitzen zidan nire anaiak txikitan.
Bidea egiten ari den ikaslea naiz, ikasten ari dena irakasteak gogobetetzen duena.
Heldutan, hogeita hamapiku urterekin, hasi nintzen yoga egiten, emozionalki nahasturik nenbilen garai batean eta nire emozioak hobeto gestionatzeko helburuarekin. Lehenengo urtea bukatu baino lehen, praktikaren emaitzak jasotzen ari nintzen: hobeto nengoen aldartez, nire gogoa orekatuago zegoen eta neure burua hobeto ezagutzen hasten nintzen.
Zenbaitetan uste dugu yoga-irakasleak gorputz izugarria duten izakiak direla, edozer egin dezaketenak, baina ez da beti horrela. Ez da nire kasua; yoga egiten hasi nintzenean, gorputz zurruna nuen, ia-ia ez nintzen eskuekin belaunetara iristen, posturari dagokionez txarra baino txarragoa nintzen eta indar falta neukan. Gorputzari begirako ariketa jarrai eta prograsiboari esker, hori zuzendu egin dut.
Oso pozik nago egin dudan lanarekin, izan ere, orain badakit zein den bidea eta zuri lagundu diezazuket bide hori egiten.
Sadhanako eskolaren yoga-irakasle Agiria / Yoga irakasle Agiri Ofiziala, Viniyoga / Pranamas Yogaren Yoga Terapeutiko Agiria; formazioa bhanda, mudra eta pranayaman, Grazia Suffritirekin; Yoga Inyegar klaseak astero…
Eta ikasten jarraitzen dut, yoga nire bidea delako, bizitzarekin hobeto erlazionatzen ahalbidetzen didana
+34 675 89 43 31
Nafarroa Kalea 37
20800 Zarautz Gipuzkoa