KONTZIENTEAGOA, KONEKTATUAGOA, ZORIONTSUAGOA
Zeuregan egiten dituzun aldaketak dira zure bizia aldarazten dutenak
HatHa YOGA
KARGATU ENERGIAZ ASTE OSORAKO
yoga ARINA
SENTITU ZAITEZ BERRIZ ARIN YOGA ERRAZA EGINEZ
yoga XUABEA
BERRESKURATU KONFIANTZA ZURE GORPUTZAREKIN
AUKERATU ZURE YOGA
Zaindu ezazu zeure burua besteak zaintzen dituzun bezala
HATHA YOGA
KARGATU ENERGIAZ ASTE OSORAKO
Espazio bat zuretzat
Zure gorputza indartsu eta malgu mantenduko duzuna.
Lasaitasun betea izan eta zure biziarekin duzun harremana hobetuko duzuna.
YOGA ARINA
SENTITU ZAITEZ BERRIZ ARIN YOGA ERRAZA EGINEZ
Sentitu zaitez aktibo, arin eta trebe
Burmuina lasaitu, murriztu antsietatea eta estresa.
Berreskuratu zure biziaz gozatzeko gaitasuna.
YOGA XUABEA
EZ GALDU ZURE MUGIKORTASUNA
Berreskuratu konfiantza zure gorputzarekin
arnasa hartu eta hobetu zure osasuna
Esnatu zure zentzumenak eta bizi goxo eta plazerezkoaz gozatu
GELAZ KANPO
Jarraitu Atha Yogaz gozatzen klasetik ateratakoan.
BAKARKAKO KLASEAK
ZURE BEHARRETARA EGOKITUAK
Gaitz jakin bat artatu
jarrera-ohitura bat zuzendu
zure praktikan aurrerago egin.
Aukera ezazu esklusibotasuna
YOGA NATURAN
HARTU ARNASA… SENTITU BRISA ZURE AZALA LAZTANTZEN
Mila erantzukizun aste osoan inguruan izan eta gero… hartuko al zenuke yoga-saio bat inguru ederrean, energiaz betetzen zaren bitartean zure zentzumenen plazeraz gozatuz?
Adi ibili sareei datozen deialdietarako edo, aukera galdu nahi ezean, emaizkidazu zure datuak eta deituko dizut
OSPATU ATHA YOGAREKIN
Yoga maite duen adiskide baten urtebetetzea… ezkon-agur baterako… erretiro bat… zure lankidea bere ametsetako lanpostura doa… edo, besterik gabe, lagun-talde bat elkartu eta yoga-klase aberasgarri batez gozatu nahi duzue…
AYn zuentzat perfektua den saioa diseinatzen dugu
ExcelenteA base de 30 reseñasTrustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google.Ana Gonzalez Eraunzetamurgil2024-06-26Este año he tenido el placer de acudir a las clases de yoga de Teresa. Una profesora que explica con detalle cada postura y su importante relación con la respiración. Todo ello con mucho cariño y transmitiendo calma y serenidad. Si tengo oportunidad de repetir con ella, sin duda lo haré. Gracias Teresa.Trustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google.Sandra Martínez2024-06-25Teresa es una profesora maravillosa. Gracias a ella he descubierto la posibilidad de calmar mi sistema nervioso y despertar una conciencia corporal, que nunca había sentido. Cinco estrellas se quedan cortas... Gracias!Trustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google.Olatz Arrieta2024-04-14Una clase muy guay en un lugar idílico. Eskerrik asko Atha!!!!Trustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google.Cristina Garcia2023-08-26Excelente experiencia de yoga y meditación en el Torreón de Zarautz guiada por Teresa (Ata) y su gran capacidad de transmisión y experiencia. Recomendable y muy aconsejable para vivir más feliz!Trustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google.lorena pareja ortiz2023-08-25Maravillosa experiencia!Trustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google.Nagore Romero2023-08-20La experiencia con Teresa ha sido muy gratificante. Destacaría su habilidad para comunicar cada movimiento y la paz que transmite a sus alumnos. Sin duda alguna repetiré, ha sido maravilloso!Trustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google.LOURDES MINER VILLANUEVA2023-08-19Kaixo,estuve el jueves en Zarautz probando una clase de yoga. Fué mi primera vez y la verdad es que me sorprendió mucho.Me costó realizar algunos ejercicios,pero al final,me sentí muy relajada.Empiezo a entender la importancia de la respiración y lo bueno de se sentir paz interior. Esto con una sola clase de yoga!!! Gracias Atha por tú profesionalidad,tiempo y cariño a ayudar a descubrir nuevas experiencias. Muxu.Lur
OHIKO GALDERAK
Gehien egiten dizkidaten iruzkin eta galderak
AYn zuri egokitutako praktika erraza egiten dugu, eta hortik pixkana-pixkanaka egingo duzu aurrera laguntzarekin.
Yoga egiteak zure osasun fisikoa hobetzen laguntzen du eta denbora gutxian askoz hobeto sentiaraziko zaitu.
Era progresiboan berreskuratuko dituzu arintasuna eta mugikortasuna, zure erritmoan eta zure mugei begiratuz.
Oinaze eta traba guzti-guztiak ez dira yogaren bidez konpontzen, baina bai haietako asko; batik bat jarrera-ohitura txarren ondorio badira. Etengabe desagertu edo hobetzen dira.
Nire eskarmentuaren arabera, yogaren praktikak ez du argaltzen, ez bada oso praktika gogor eta jarraia behinik behin. Hala ere, yogaren bidez burmuina lasaiago dago, estimulu gutxiago behar ditu gustuara egoteko, antsietatea murrizten du… eta modu naturalean hobeto jaten eta ohitura hobeak izaten hasten zara. Horrek, argalarazteaz gain, osasuntsuago egotera eramango zaitu.
Asana ondo egitea oinarrizkoa da onura handiena ateratzeko. Jarrera (asana) zuzena izan dadin beharrezkoak diren argibide eta zuzenketa guztiak AYren klase guztietan daude.
Bai. Egokia ez den arnasketak antsietatea areagotzen du. Etengabe etorkizunari begira dagoen garunak beldurra eta antsietatea sortzen du eta gehienetan inoiz gertatuko ez diren egoera izugarriak irudikatzen ditu. Yoga egiteak antsietatea murrizten du arnasa hartzen irakasten dizulako eta burua orekatzen duelako; horrela, burmuina ez da izango hain grinatsua eta orainaz gozatzen ikasiko du.
Arnasketa ona osasunaren oinarria da. AYn arnasketa (pranayama) lantzen dugu. Arnasketa-ariketen bidez zure arnasketa-espazioak irekitzen irakasten dizugu, zure arnasketa zabala eta sakona izan dadin.
AYk estresa murrizteko teknikak jartzen dizkizu eskura. Yoga-teknika horiek sistema parasinpatikoa jartzen dute abian, eta zure organismoa berehala lasaitzen da.
AYn uneoro zeure barruan egoten ere ikasiko duzu, kanpotik datozkizun estimuluen mendeko izan gabe; horrela, batzuetan estimuluek sortzen duten estresa deuseztuko duzu.
Erantzukizun horiei ahalik eta eraginkorren eta zure indarrak ahitu gabe aurre egin ahal izateko, astean zehar zeure buruarentzako denbora hartu behar duzu, energia hartzeko beta. AY zuretzako espazioa da, deskonektatzeko eta aste osorako energia hartzeko. Laster konturatuko zara egunerokoa errazagoa bihurtzen zaizula.
Yoga burmuina zentratzeko metodoa da. Yoga eginda, garuna ez da nahastua egongo, kontu garrantzitsuei egingo die men, ez da tontakeriatan ibiliko eta eraginkorragoa izango da. AYren praktika osoaren helburua da zeure buruarekin konektatzea lortzea, zure gogoa prestatzeko.
Emozio-onurak dira agertzen lehendabizikoak yoga egitean. Zure gorputzeko tentsioak desagertzean, emozioetakoak eta burukoak ere desagertuko dira. Emozioek zure bizia gobernatzeari utziko diote, eta hobeto sentitzen hasiko zara, armoniatsuago. Denbora gutxian emozionalki hobeto egongo zara.
Yoga egiteak biziarekin duzun harremana aldaraziko du: zure gogoa lasaituko du, besteekin duzun harremana hobetuko da, benetan garrantzitsua denari adi ibiliko zara eta garrantzitsua ez dena baztertuko duzu. Energia gehiago utziko du merezi duenarentzat.
Aurreko egoeraren batekin identifikatu bazara, ez izan dudarik eta dei edo idatz iezadazu. Hitz egingo dugu.